2017(e)ko martxoaren 4(a), larunbata

Nire aurkezpena

Kaixo, ni Nerea Larrarte naiz, tolosarra.

Barkatuko didazue hain berandu egitea nire aurkezpena baina oraintxe konturatu naiz egin gabe nuela.

Lehen hezkuntzako irakaslea naiz eta 6 urte daramatzat Ordiziako Urdaneta ikastetxean irakasle lanetan. Ikastetxe hau Amara Berri sisteman oinarritua dago. Hori dela eta gure ikasleak zikloka elkarturik daude geletan eta testu libururik gabe, txokoetan aritzen dira lanean kurtso osoan zehar.  Bertan hasi arte ez nuen sistema ezagutzen baina esan beharra daukat ezagutzen ez duen orori bertara etorri eta ikusteko esaten diodala, aukera paregabeak eskaintzen baititu modu dinamiko eta entretenigarri batean ikasteko.

Ikastaro hau niretzat erronka berriei aurre egiteko modu bat da. Teknologia berriak ez dira inoiz nire gaia izan nahiz eta oinarrizko tresnak erabiltzen ditudan: google, whats app, drive, hangouts, eta antzekoak baina ikasleekin gela barruan erabiltzeko tresnak behar ditudala somatzen nuen aspaldidanik eta horretan trebatu beharra daukadala ikusten dut. Eta hementxe nago ikastaro honetan erritmoa ezin jarraitu, baina pozik, esfortzuak balio duelako eta nire bisioa zabaltzen laguntzen ari zaidalako. Ikusten dut tresna berriak ezagutzeko txispa piztu zaidala, aplikazio ezezagunen  berri jasotzen ari naizela eta niretzako oso positiboa da guztia.

Ikusten ari naizen lanak direla eta agian, lehenengo hezkuntzan dagoen jende gehiagorekin teknologia berriak non eta nola erabiltzen dituzten ideiak jasotzea faltan botatzen ari naiz. Horrek ez du esan nahi bigarren hezkuntzakoak ez direnik baliagarriak baina egian ikasleekin programa desberdinak txertatzeko modua pixka bat desberdina da. Ondo legoke horrelakoetarako foro edo gune zehatz bat izatea sarean. Bilaketa lanetan hasi beharko dugu edota agian bat sortu!

Hauxe da nire aurkezpena eta ikastaroa aurreratua dagoela aprobetxatuz, bidean sortzen joan zaizkidan hausnarketa sinple batzuk.


1 iruzkin:

  1. Oso ONgi Nerea:
    NI ere seguru nago SAREAn orokorrean eta #eDIGCOMP ikastaroan bereziki aipatzen duzun "lehenengo hezkuntzan dagoen jende gehiagorekin teknologia berriak non eta nola erabiltzen dituzten ideiak jasotzea faltan botatzen" duzula.
    ZEUREAk partekatzen jarraitu eta denON artea ++++ ikasiko dugulakoan seguru nago
    Segi horrela
    J

    ErantzunEzabatu