UNITATE DIDAKTIKO BATEN DISEINUA ARAZO EGOERA BATEAN OINARRITUZ
Oraingo honetan unitate didaktiko xume batekin natorkizue. Unitate didaktiko hau lehen hezkuntzan emango da aurrera 6. mailako ikasleekin. Gaia "Gizakia eta osasuna" da eta gure unitatea aurrera eramateko sortu zaigun galdera honakoa:
Beharrezkoa al da txertoa jartzea?
Aurkezpena
Gaur hasiko dugun lan honen helburua norberak bere interesen, beharren eta ezagutzen arabera, gizartean eta gure artean edonork hartu dezakeen erabakiaren aurrean, iritzi pertsonal eta kritiko bat sortzea izango da.
Gaur egun medikuntza alternatiboa pil-pilean dago eta asko dira Euskal Herrian, bide honetatik jarraitzen duten familiak. Honek orain arte, medikuntza alternatiboak eskaintzen zizkigun hainbat baliabide eta aukera alde batera utzi eta kriterio propioetan oinarrituz, beste erabaki batzuk hartzea bideratzen du. Horrelako adibideetako bat da 2015eko ekainaren 27an hil zen difteriak jotako Kataluniako 6 urteko haurraren kasua. Gaitz horren lehen kasua izan zen Estatutan, azken 28 urteotan. Haur hau gaitzaren kontrako txertoa hartu gabe zegoen, gurasoek horrela erabakita, medikuntza alternatiboaren aldekoak zirelako.
Errealitate hau hain gertukoa dugula ikusirik gaia aztertu eta norberak bere ondorioak ateratzea interesgarria ikusi dugu.
Horretarako, gaiari buruzko informazioa jasoko dugu, gainera, ikasle zein guraso ezberdinei gaiari buruzko elkarrizketak egingo dizkiegu, gaiari buruz egon diren telesaio ezberdinak ikusi eta aztertuko ditugu eta guztia aztertu eta informazio desberdina bildu ondoren, aurkezpenen fasean murgilduko gara, norberak bere ikuspegia garatu dezan.
Bukatzeko eztabaida ireki bat egingo dugu ikasle bakoitzak gaiari buruz bere ikuspuntua eskaini dezan.
Bukatzeko eztabaida ireki bat egingo dugu ikasle bakoitzak gaiari buruz bere ikuspuntua eskaini dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina