2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea

ANIMATU LEHEN HEZKUNTZAKO LAN TALDERA!!


TALDE LANA: ANIMATU GURERA!!


Kaixo denoi. Nire blogaren bidez gure lan taldean sartzea animatu nahi zaituztet. Ikus dezazuen zerotik ez daukazuela hasi beharrrik orain arte egindako lana partekatzen dizuet.


Taldekideak: Nerea Larrarte eta Amanda Oribe

Gutxienez behar dugu...
Ongi egoteko behar dugu...
Bikain aritzeko behar dugu...
KOLABORAZIOA BULTZATZEKO EDO SUSTATZEKO
Taldean lan egiten jakitea.
Irakaslea prest egon behar da aldaketarako eta motibatuta.
Talde giroa egotea, konfidantza, konplizidadea, bakoitzaren indarguneak ezagutzea.
Lan taldean aritu, elkarlana eta denon ekarpenak sustatzea.
Elkarlana eta giro egokia.
Errespetua bai taldekideen artean eta bai lanean lortzen diren ideiak aurrera eramateko.
Erronkak sortu.

KOMUNIKAZIOA BULTZATZEKO EDO SUSTATZEKO
Elkarrekin hitz egiteko espazioak.
Elkarrizketa ondo bideratu (bestea entzun, zer esango dugun ondo pentsatu, galderak egin, azalpenak eman…)
Mahaiak taldekatuak egotea.
Lan dokumentu bateratuak erabiltzea.
Talde lana bultzatzea eta baloratzea.
Talde lana aurrera eramateko baloreak lantzea eta bertan indarra jartzea.
Hurbiltasuna taldekide eta irakaslearen artean.
Talde kooperazioa.
Iritziak, ideaiak eta gure nahiak kontuan hartu. Eztabaidak sotu baina beti errespetua landuz hitz egiteko txandak errespetatuz, besteen ideiak entzunez…
Google docs eta antzekoprogramak erabiltzea komunikatzeko eta lana partekatzeko. Aldaketak edozein momentuan egin ahal izateko.
Akatsak errespetatu eta aldaketak egin behar direla  onartu.
EDUKIAK
PROPOSATZEKO
ETA LANTZEKO
Ideiak izan.
Elkarri adierazi eta aztertu.
Motibazioa.
Egoera problema ezberdinak mahai gainean jarri eta erabaki ondoren zer landu nahi dugun aztertu eta erabaki.
Hori aurrera eramateko talde eztabaida.
Tresnak aurkeztu.
Ondo planifikatu.
Helburua betetzen dugunean erronka berri bat sortu.

PENTSAMENDU
KRITIKOA
GARATZEKO
Informazioa jaso eta aztertu. Kontrastatu.
Informazio jasotzeko baliabide desberdinak: ordenagailuak, entziklopedia, bideoak… ideiak garatzen eta informazioa kontrastatzen joateko baliabide desberdinak: paperean, baliabide informatikoak...
Beharrizanak identifikatu.
Denon ideiak kontuan hartu bide egokia bilatzeko.
Ikasleak egoera desberdinetan kokatu egoera horietatik nondik joango diren ikusteko.

SORMENA ETA BERRIKUNTZA
SUSTATZEKO
Guztien ideiak onartzea eta entzutea.
Ideia ezberdinak baloratzea.

Aniztasunaren ikuspegiak balorea izatea: irakasleak eta ikasleak honetan ezagutza izatea.
Ideia berriak, originalak, ezberdinak txalotu eta erabili.
Gauza berriak egiteko ausardia eta gogoa.
Formazioa ideia berriak jasotzen joateko.
Kolaborazioa, batzuek eta besteek dakitena konpartitu eta honi gauza berriak gehitzeko.

Ikasle eta Irakasleen ideiak batu proiektu berriak sortzeko.
Motibazioa eta jarrera irekia.
Aldaketei aurre egin, beldur ez izatea.
KUDEAKETA-
ESTRATEGIAK IZATEKO
ETA GARATZEKO
Espazio egokiak.
Tresna eta baliabideak izan.
Denboralizazio egokia.

Baliabide egokiak.
Konpetentzia digitalak ezagutu.
 Calendar, drive,  eta antzekoak erabili.








Ikusten duzuen bezala, orain arte Amanda Oribe eta nik neuk, Nerea Larrartek sortutako lana dugu baina duela gutxi animatu den beste talde kide berri bat ere badugu: Amaia Agirreurreta. Ongi etorri Amaia!

Ea ba jende gehiago animatzen zareten! Bigarren hezkuntzan tresna digitalak lehen hezkuntzan baino gehiago erabiltzen dela garbi dago baina lehen hezkuntzan ere garatzea garrantzitsua da ikasleak, lehenengo etapa honetatik pasatzen baitira. Ea ideia gehiago partekatzeko aukera daukagun lehen hezkuntzan. ANIMATUUU!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina