2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

PRAKTIKA ONAK IKASTETXEETAN


 PRAKTIKA ONAK IKASTETXEETAN


Eskola batean, ikasleek ikas dezaten, lehenengo, nolako pertsonak izatea nahi dugun garbi izan behar dugu. Eta hori kontutan izanik, arlo desberdinetatik zer eskaini, nola motibatu, nola lagundu bidean, zailtasunei nola aurre egin aholkatu... jakin behar dugu irakasleok. Hau guztia aurrera eramateko ezin bestekoak dira Ainhoa Pujanak bideoan aipatu dituen osagaiak: kolaborazioa, komunikazioa, edukia, pentsamendu kritikoa, sormena eta berrikuntza eta alderdi emozionala edo autoestimua.

 Egia esan, guztiak ezin bestekoak ikusten ditut baina, aukeratzekotan lehengo, alderdi emozionala etortzen zait burura. Egunero ikusten ditugu geletan beren alderdi emozionala hari batetik zintzilik duten ikasleak eta hau konpontzen ez duten bitartean ia ezinezkoa egiten zaie gelako edozer gauza egitea, Ainhoak aipatzen zituen beste osagai guztiak bigarren maila batean geratuz. Beraz, niretzat ikaslearen alderdi emozionala zaintzea ezinbestekoa da. Bigarren gakoa aukeratzerakoan duda daukat. Alde batetik, gure ikasleei bizitzea tokatuko zaien gizarte anitza dela eta, ikuspegi kritikoa lantzea behar beharrezkoa dela ikusten dut baina, ezin ahaztu ahal dugu sormena eta berrikuntza eta honek izango duen garrantzia. Nire ustez, alderdi kritikoa lantzen, maila batean edo bestean, ohituagoak gaudela iruditzen zait baina sormena eta berrikuntza... niretzat eta nire ustez irakasle askorentzat, erronka handia da. Urteak eta urteak daramatzagu lan egiteko modu sistematiko bat erreproduzitzen  eta egungo gizarteak gauzak egiteko eskatzen duen arintasun hori, sormenak eta berrikuntzak eskatzen duen hori, ez dakigu aurrera nola eraman. Ikasleei edozein egoerei aurre egiteko estrategiak irakatsi behar dizkiegu, ez edukiak eta horretarako, erronka berriak proposatu. 

Gaur egun gizarteak proposatzen dizkigun erronkei aurre egiteko ordea, gu prestatuta egotea eskatzen du, egunean egotea, urteetan aurrera joan arren fresko mantentzea, gazte, gogotsu. Beraz, nik nere motxilan kuriosoa izatea (ikasteko gogoa izan dezagun) eta erronka berriak aukera bat bezala bizitzea sartuko nituzke. Azken finean, nahiz eta askotan erosoa ez izan guri ere, irakasleoi, erronka berriek eta hauei aurre egiteko ezagutzak jasotzeak pertsona bezala handitzen laguntzen digute. Hori alderdi pertsonaletik begiratuz, eta nola ez, ikuspegi profesionaletik, gure ikasleak pertsona bezala nola garatzen diren ikustea. Urteak pasa eta ikasle-oi batekin topatu eta hau ze nolako pertsonan bihurtu den ikustea izugarria da!

Noski, niretzako oraintxe erronken artean estrategia digitaletan alfabetatzea ikusten dut eta modu berean, metodologia berrietan. Dagoeneko momentu hauetan geletan ditugun ikasleek ez dute zer ikusirik duela 5, 6, edo 7 urte genituenekin. Eta hauek sortzen dituzten beharrei erantzuteko teknologia berriak menderatzeaz gain metodologiak ere berritu behar ditugu.

Bukatzeko esan momentuz estrategiak sartzen joango nintzatekeela eta aldi berean, hausnarketa bat egin orain artekoak gaur egun zein toki izan dezaketen erabaki bitartean. Oraindik ere funtzionatu dezaketenak mantendu, zaharkituak kendu eta  egokitu daitezkenak moldatu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina