Oraingo honetan egin berri dugun NIA nola hobetu hausnartzea da. Nire forokideen hobekuntzak ikusi ditut baina nirean zentratu beharra daukat, norberak interes eta ezagutza ezberdinak baitauzka.
Gauza asko egiteke ditudala ikusten dut baina hona hemen lehentasunaren arabera zerekin hastea pentsatu dudan:
1. Horrelako ikastaroetan, askotan, gauza berrien erabileran "pistak" ematen zaizkigu. Aplikazio berrien erabileran animatzen gaituzte/gaituzue baina erabiltzen ikasi, egunero erabiltzen hasten garenean egiten dela pentsatzen dut. Nire kasuan behintzat, duela ia bi urte egin nuen ikastaro baterako Twitter kontua ireki nuen baina, orduz geroztik, berriro erabili gabe nuen eta horrela ez da ikasten! (Horrela nabil ezin asmatu). Beraz, nire lehenengo urratsa ikastaro honetan proposatutako bloga, twitter eta horrelakoei buruzko tutorialak ondo irakurri edo ikusi eta erabilera on eta seguru bat emateko erabiltzen ikastea/hastea da.
2. Ikasleekin erabili daitezkeen programa berriez informatu, ezagutu, jakin, aztertu eta baten bat, gelan txertatzea ondo legoke. Ordenagailuekin egiten den edozer irrikaz bizi izaten dute eta uste dut, guztiok ondo pasa dezakegula horrela ikasten ikasiz.
3. Lehenengo bietan "ikasi" aditza erabili dut. Bai, hortxe ikusten dut nire hutsunea. Beraz, Interneten saltseatzeaz gain, hau bezalako ikastaro gehiagotan parte hartu beharko nuke eta jende adituari jarraitu.
4. Noski urrats batean jarri beharra neukan, ikasitakoa zabaltzen hasi beharrean nagoela. Lehenengo nire ingurukoei, alegia, nire lankideei, nire ikasleei... baina hau nola egin ere pentsatu egin beharko nuke. Ados nago Josik egin duen aipamenarekin, euskaldunei asko kostatzen zaigula egiten duguna partekatzea, ni orain arte talde horretan egon naiz dudarik gabe. Baina saiatu beharra daukagu jendeari ahalik eta errezen jartzen edozein mailako ezagutza, guri ere horrela jartzen digutenean eskertzen baitugu.
5. Azken puntu honetan, azken egun hauetan buruan darabilkidan kezka bat aipatzea pentsatu dut. Izan ere, dagoeneko bueltaka nebilkien kezka bat eta atzo "Salvados" programa ikustean teknologia berrietara adikzioaz hitz egiten baitzen, sare sozialetan uneoro konektatua egon beharra, mobila etxean ahazten bazaigu angustiatzen gaituena... Nik egunean egon nahi dut baina ez dut adikta izan nahi, ez dut jendearekin pertsonalki komunikatzeaz utzi nahi sarean konektatua egon beharra daukadalako, ez dut nire familia, lagunak eta nire denbora librea teknologia berriekin hipotekatu nahi. Gure ingurunean gauza interesgarri eta garrantzitsu gehiegi dago horretara iristeko. Baina, aurretik esan dudan guztia egin nahi badut nire kabuz, nire denbora librean, nire lagun eta familiakoekin konpartitzen dudan denboran horretan egin beharra daukadala ikusten dut bestela noiz egin behar dut? Jendeak noiz egiten du? Garbi daukat zer nahi dudan eta zer ez baina, nola egin batak bestea jan gabe? Norbaitek ezagutzen al du honetan lagundu diezadaken zerbait? Zuen jakintza nirekin konpartitzea behar dut denborak ito ez nazan.
Kaixo, Nerea:
ErantzunEzabatuGuztiz bat nator azkenean komentatzen duzunarekin: nola uztartu lantzen ari garen aukera guztiak eta bizitza analogiko eta arrunta? Nola lortu oreka? Bada, guztian bezala, neurria hartu behar diogu. Neurria galdu dugula adierazten diguten alarma txiki batzuk daude. Salvados programan ere aipatu ziren: jendeak atentzioa deitzen dizunean, adibidez. Noski, horietara heltzen garenean hasi behar da gure hausnarketa sakona. Baina ez dugu zertan horraino heldu. Konpetentzia digitalaren barruan, DIGCOMP ereduan, segurtasunaren atala dago. Atal horrek gure osasuna ere kontuan hartzen du, baita adikzioan ez erortzea ere. Beraz, konpetentzia digitala garatzea oreka horren beharra ikustea eta horretarako bideak bilatzea ere bada (bakoitzak bere oreka eta hori lortzeko bide propioak izan ditzake). Ziur nago kontzientziak bide horiek aurkitzen lagunduko digula. Kontzientziarik gabe, agur benur.
Eutsi goiari, bide onetik zoaz eta! :)
#eDIGCOMP Taldeko Amaia