PLANTEAMENDU IREKIA ETA GAITASUN DIGITALA
Lehenengo bideoa ikusi ondoren eta egiten zaigun galderari erantzunez hauek dira burura etortzen zaizkidan aipamenak: Internet irekia garrantzitsua dela ikusten dut era honetan, informazioa mundura zabaldua dagoelako. Jendearekin zuk nahi duzuna konpartitzeaz gain; informazio hau erabili, eraldatu edo moldatu dezakezu. Eta ideiak, kontzeptuak, jakintzak zabaldu ditzakezu baina ez ondokoarekin baizik eta mundura. Carlosek egiten duen aipamenetik abiatuz, interesgarria iruditu zait ondorengo aipamen: alegia, irakasleen prestakuntza teknologia berrietan ez dela aplikazioak erabiltzen jakin eta listo (lotsa ematen didan arren nere burua oraindik fase honetan ikusten dut) baizik eta hauek, irakaskuntzan lortu nahi dugunaren beharretara egokitzea. Nahiz eta aplikazio bat helburu jakin batekin sortua izan, gure behar eta interesen arabera, zeregin desberdin baterako erabili daitekeela. Ideiak xinplea dirudien arren bere mamia du. Honek guztiak, irakaslearen jarrera irekia izatea eskatzen du eta tresna irekiak erabiltzea konpententziak garatzeko.
2. bideoa ikusi ondoren, eta Maite Goñik aipatzen duen bezalakonpetentzi digitalaren markoa aspaldidanik jarri zen habian. Hona hemen aipatzen dituen marko ezberdinak:
⦁ 2001 Quebec: HH, LH eta DBHko irakasleen gaitasuna IKTetan
⦁ 2002 Australia: A Proposal for the Development of an ICT Competency
⦁ 2003 Dinamarka: Pedagogical Computer DriverLicense (PDL)
⦁ 2006 Chile: 16 IKT gaitasun irakasleentzat
⦁ 2007 Erresuma Batua: Irakasleentzat gaitasun digitalari buruzko gaitasunak txertatu
⦁ 2011 Frantzia: Certificado Informatique te Internet, Enseignant (C2i2e), irakasleentzat akreditazioa
⦁ 2014 Espainia: Marco Común de Competencia Digital Docente
⦁ 2015 Extremadura: Portafolio de Competencia Digital Docente de Extremadura
⦁ 2016 Kataluinia: Proyecto Interdepartamental de CDD de Cataluña
⦁ 2000 International Society for Technology in Education (ISTE)
⦁ 2008 UNESCO: ICT Competency Framework for Teachers (2011n berritua)
Europak proposatzen dituen 5 ezaugarriak berriz honakoak dira:
1. Informazioa
2. Komunikazioa
3. Edukien eraketa
4. Segurtasuna
5. Arazoen ebazpena
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina