Ikusi daiteken moduan nire NIA poliki poliki teknologia berriek osatzen dute baina oraindik ere, betikoak izan diren tresnak oso gertutik bizi eta erabiltzen ditut.
Egin dudan diagramak atal ezberdinak ditu eta guztiak "ni" osatzen nau. Atal bakoitza azaldu aurretik esan, hainbat ikono atal guztietan jarriko nituela baina azkenean, denak ez jartzea pentsatu dut. Beraz, diagrama oraindik ere gehiago osatu daiteke.
Informazioa jasotzeko modua, nahiz eta momentu honetan tresna "izarra" google eta honek ematen dituen aukerak izan, oraindik ere "betiko" erak asko erabiltzen ditudala ikus daiteke. Alegia, egunkaria, telebista, irratia, gizartearekin, lagunekin edo familiakoekin dudan hartu emanak... Whatsapa ere oso presente izanagatik, agian informatzeko baino sozializatzeko gehiago erabiltzen dudala iruditzen zait. Hala ere, informatzeko eta mundura zabaltzeko ere asko erabiltzen dut (oraintxe jaso dut minbizia duten haurrei laguntzeko mezu bat egoki ikusten badut konpartitzen dut).
Komunikatu eta argitaratzeko gaur egun teknologia berriak ezin bestekoak ikusten ditut nire bizitzan. Oraindik ere, koadernoa erabiltzen baldin badut ere, dagoeneko hau gutxienekoa dela esan beharra daukat. Iada arkatza ez dut ia ezertarako hartzen. Hala ere, esan ahoz ahokoa ere hortxe jarri dudala, oraindik ere niretzako tresna garrantzitsua baita. Agian, arlo honetan "irekia" gehiago landu beharko nukeela ikusten dut. Ez daukat oraindik, nire ideiak, aplikazioen erabilera, iritziak... mundura zabaltzeko kulturarik. Bideoan aipatzen zen bezala, "lotsa" sentsazioa hor dago. Suposatzen dut hastea izango dela baina, oraindik ere erresistentzi pittin bat daukat.
Informatu eta metatu aztertzerakoan zera ikusten dut: irakurketa eta interakzioak oinarrizkoak direla. Irakurketaren bitartez jasotzen dudanari buruz pentsatzen badut, arlo honetan liburutegi, liburu, egunkari... edota ordenagailuko edozein programa, entziklopedia elektronikoak... ezin bestekoak ditut. Hala ere, ezin ahaz dezaket elkarrizketen bidez (familiakoekin, lagunekin, ikasleekin, irakasleekin, gurasoekin, kaleko jendearekin, bizilagunekin...) ditudan elkarrizketekin, izugarri ikasten dudala eta honek ere NIAn, zuzenean eragiten didala.
Antolaketari begira, dagoeneko erabiltzen ditudan tresna gehienak elektronikoak direla esan beharra daukat: agenda, ordenagailua, mugikorra, notak jasotzeko aplikazioa, drive... (denak mobilari esker). Hala ere, oraindik ere arlo honetan hutsuneak nabaritzen ditut. Nire buruari askotan esaten diot "gauzak hobeto antolatzeko ziur programa onak egongo direla" baina ez zait erraza egiten hauek aurkitzea.
Oso ONgi Nerea:
ErantzunEzabatuZure antolaketa pertsonala baliagarria da OSO, eta batez ere bukaeran zure buruari esaten diozuna aurkitzen baldin baduzu: "gauzak hobeto antolatzeko ziur programa onak egongo direla"!
Segi horrela
Josi