LEHEN HEZKUNTZAKO TALDE LANA
Azken lan honetan gure taldeak egindako lanaren hausnarketatxo bat egitea eskatzen zaigu eta hona hemen nirea. Hala ere, edozein hausnarketarekin hasi aurretik, talde kideen aipamena egingo dut. Talde hau osatu dugu: Amaia Agirreurreta, Naiara Azkona, Amanda Oribe eta Nerea Larrarte.
Lehenik eta behin esan niretzako lehen aldia izan dena online talde lanean aritzea. Orain arte ezagutzen nuen lan egiteko modua presentziala izan da, beraz, talde- lan birtualean estreinatu naiz.
Lana egiteko modua, alde batetik, erosoa izan da; norberak ahal zuenean joan baita ekarpenak egiten. Norberak bere denbora nahi duen bezala gestionatzeko aukera edukitzea eta desplazatu beharrik ez izatea izugarrizko abantaila da. Ikasleen egoerara trasladatuz ere, agian ikasleren bat denbora luzez eskolara bertaratu ez daitekeenerako tresna oso interesgarria da.
Bestetik berriz, feedback-a momentuan ez izateak niretzat bere alde negatiboa ere izan du: momentuan ez jakiteak taldekideek zein iritzi duten norberak egin duen lanari buruz... inseguritate pixka bat ematen du. Bestetik, ez zait gehiegi gustatu ekarpenak non egin behar genituen ziur ez jakitea, alegia hasieran Amaiak eta biok konpartitu genuen docs horretan edota, beste dokumentu batean. Gainera, honetarako ere bakoitzaren korreo elektronikoa behar zen eta alderdi hauek, lanean hasi aurretik taldekide guztientzat argi edukitze garrantzitsua iruditzen zait, bestela niri gertatu zaidana gertatu baitaiteke, taldekide guztiona dokumentu berdinean txertatu ote dugun duda sortzea. Nire kezkek hausnarketa egin aurretik, gure taldeko mezu guztiak irakurri, Amaiak bidali zuen docs. dokumentua Naiarak azkena egindako ekarpenekin bat zetorren errebisatzea eraman nau. (Suposatzen dut hau beste modu batera egin ahal izango dela. Nik adibidez, nire ahizparekin bere dokumentuetan ekarpenak egiten aritzen naizenean, bakoitzak eransten duena kolore desberdin batekin jartzen dugu. Era honetan badakigu dokumentua nola doan eraikitzen. Hala ere, ez dakit honek izan behar duen modua edo besteren bat dagoen). Ikusten duzuen bezala, egiturak eta tresnak ez menderatzeak ziurtasun falta nabarmen utzi du nire egitekoetan eta agian, era honetan lan egiteko erak,lan metodologia gehiago zehaztea eskatzen zuen.
Hala ere, zailtasun guztiak ondo edo gaizki, baina gogoarekin eta arituz lortu dugu lana aurrera eramatea eta ez da gutxi hasi berri batentzat. Oso ondo ekipo!!
Hala ere, zailtasun guztiak ondo edo gaizki, baina gogoarekin eta arituz lortu dugu lana aurrera eramatea eta ez da gutxi hasi berri batentzat. Oso ondo ekipo!!
Hortxe doa guztion ekarpenetatik jasotako azken lana.
Gutxienez behar dugu...
|
Ongi egoteko behar dugu...
|
Bikain aritzeko behar dugu...
|
|
KOLABORAZIOA BULTZATZEKO EDO
SUSTATZEKO
|
·
Taldean lan egiten jakitea.
·
Irakaslea prest egon behar da
aldaketarako eta motibatuta.
·
Partaide guztiek ekarpenak egieko
ahaleginak egitea.
|
·
Talde giroa egotea, konfidantza,
konplizidadea, bakoitzaren indarguneak ezagutzea.
·
Egin behar dugun horretan sinistea
|
·
Lan taldean aritu, elkarlana eta
denon ekarpenak sustatzea.
·
Elkarlana eta giro egokia.
·
Errespetua bai taldekideen artean eta
bai lanean lortzen diren ideiak aurrera eramateko.
·
Erronkak sortu.
·
Parte hartzea era desberdinetan eman
daiteke eta era guztiak onartu eta errrespetatzea
|
KOMUNIKAZIOA BULTZATZEKO EDO
SUSTATZEKO
|
·
Elkarrekin hitz egiteko espazioak.
·
Elkarrizketa ondo bideratu (bestea
entzun, zer esango dugun ondo pentsatu, galderak egin, azalpenak eman…)
·
Pataide guztien interakzioa egotea
·
Partaide guztien ekarpenak egotea
·
Partaide guztiak esandakoa aztertu
|
·
Mahaiak taldekatuak egotea.
·
Lan dokumentu bateratuak erabiltzea.
·
Talde lana bultzatzea eta baloratzea.
·
Talde lana aurrera eramateko baloreak
lantzea eta bertan indarra jartzea.
·
Partaide guztiak gai garen formatuan
aritzea eta hórrela izango ez balitz trebatu, lagundu, erakutsi
·
Konpetentzi digitalen konzientziaz
jabetzea
|
·
Hurbiltasuna taldekide eta
irakaslearen artean.
·
Talde kooperazioa.
·
Iritziak, ideaiak eta gure nahiak
kontuan hartu. Eztabaidak sotu baina beti errespetua landuz hitz egiteko
txandak errespetatuz, besteen ideiak entzunez…
·
Google docs eta antzekoprogramak
erabiltzea komunikatzeko eta lana partekatzeko. Aldaketak edozein momentuan
egin ahalizateko.
·
Akatsak errespetatu eta aldaketak
egin behar direla onartu.
·
Azken produkutua partaide guztien
emaitza denez, denen inplikazioaz jabetzea
|
EDUKIAK
PROPOSATZEKO
ETA LANTZEKO
|
·
Ideiak izan.
·
Elkarri adierazi eta aztertu.
·
Motibazioa.
·
Zer lortu nahi den jakin eta hori
burutzeko landuko ditugun edukiak zehaztu; horretarako zer egin daitekeen eta
nola pentsatu
|
·
Egoera problema ezberdinak mahai gainean
jarri eta erabaki ondoren zer landu nahi dugun aztertu eta erabaki.
·
Hori aurrera eramateko talde
eztabaida
·
Lortu nahi den hori lortzeko adostu
beharreko lan ildoa eta pausoak ondo zehaztu eta argi eta garbi izatea.
|
·
Tresnak aurkeztu.
·
Ondo planifikatu.
·
Helburua
betetzen dugunean erronka berri bat lortu.
·
Azken
produktu hori gauzatzeko erabiliko ditugu tresna digitalak zehaztu eta hauek
nola erabili ze helbururekin planteatu.
|
PENTSAMENDU
KRITIKOA
GARATZEKO
|
·
Informazioa jaso eta aztertu. Kontrastatu.
·
Informazio bide eta modu
desberdinetik lortu, aztertu eta aldaratu.
|
·
Informazio jasotzeko baliabide
desberdinak: ordenagailuak, entziklopedia, bideoak… ideiak garatzen eta
informazioa kontrastatzen joateko baliabide desberdinak: paperean, baliabide
informatikoak...
·
Informzioa kontrastatzeko pistak eta
nondik norakoak eman.
·
Informazio desberdina konparatzeko
eta modu kritiko batean ausnartzeko baliabideak eta estrategiak erakutsi.
|
·
Beharrizanak identifikatu.
·
Denon ideiak
kontuan hartu bide egokia bilatzeko.
·
Ikasleak
egoera desberdinetan kokatu egoera horietatik nondik joango diren ikusteko.
·
Pentsamendu
kritikoaren aurrean egon daitezkeen desberdintasunetaz jabetu daitezen
ausnarketa egin eta talde mailan izan behar dituzten irizpideak adosten lagundu,
pentsamendu kritiko hori taldekoa izateko eta ez norbanakoa.
·
Talde
konzientzia landu
|
SORMENA ETA BERRIKUNTZA
SUSTATZEKO
|
·
Guztien ideiak onartzea eta entzutea.
·
Ideia ezberdinak baloratzea.
·
Idei guztien garrantziaz jabetzea eta
horretarako ideak biltzeko tresnak erakutsi gero garrantzitsuenak aukeratzeko
( adibidez, “lluvia de ideas” edo horrelako tekniken erabilpena)
|
·
Aniztasunaren ikuspegiak balorea
izatea: irakasleak eta ikasleak honetan ezagutza izatea.
·
Ideia berriak, originalak, ezberdinak
txalotu eta erabili.
·
Gauza berriak egiteko ausardia eta
gogoa.
·
Formazioa
ideia berriak jasotzen joateko.
·
Kolaborazioa,
batzuek eta besteek dakitena konpartitu eta honi gauza berriak gehitzeko.
|
·
Ikasle eta
Irakasleen ideiak batu proiektu berriak sortzeko.
·
Motibazioa eta jarrera irekia.
·
Aldaketei
aurre egin, beldur ez izatea.
·
Ereduak ikusi, berriak sortu aha
izateko eta horretarako gaur egun sarean ditugun baliabideak erabili.
·
Irudimenaren garrantzia eta berria
sortzearen garrantzia bultzatu.
|
KUDEAKETA-
ESTRATEGIAK IZATEKO
ETA GARATZEKO
|
·
Espazio egokiak.
·
Tresna eta baliabideak izan.
·
Denboralizazio egokia.
|
·
Baliabide egokiak.
·
Konpetentzia digitalak ezagutu.
|
·
Ereduak ikusi
·
Drive, calendar eta antzekoak erabili.
|